martes, 20 de octubre de 2015

ZERTARAKO HEZIKETA? ZERTARAKO ESKOLA?

Esan dezakegu “hezi" aditza, umeei zein abereei dagokiela. Hezteko jarduera bi modutan ikusten da, izan ere, umeekin heziketa esaten da eta abereekin heziera. Hau gauzatzeko, familia zein hezitzaileak ditugu. Baina ez dago argi bakoitzaren zeregina. Heziketaren nahiz hezieraren zereginak honako hauek dira: Nork bere oldarrak kontrolatzen ikastea eta hezitzailearen aginduak betetzen ikastea. 

Mendeetan zehar eskolaren ikuspegia aldatu egin da, izan ere, eskola tradizionalean irakasleak zeukan paperik garrantzitsuena. Eskolaren zeregina, irakasleak aukeratutako ezagutzk trasmititzea bai zen. Hori indartzeko, irakasle bakoitzak bere metodoa zeukan. Beste alde batetik, ikaslearen rola ezagutzak onartzea, garatzea eta ikastea zen. Aipatu beharra dago, Ivan Illich-ek “Eskolarik gabeko gizartean” egindako kritika. 

Aurretik aipatutako guztiari erreparatuz, bi galdera planteatzen zaizkigu. Zertarako heziketa? edo hobeto esanda, zertarko eskola? Hainbat ikuspuntu agertzen zaizkigu gai honi buruz. Alde batetik, irakaslearengan zentratutako irakaskuntzan sinesten duten taldeak, eta bestetik, ikaslearen ikaskuntzari bideratutako irakaskuntzan zentratzen direnak. Esan dezakegu, bi ikuspuntu horiek gaur egungo eskolan elkar harremanetan daudela, eta ezinbestekoak direla heziketa on bat garatu ahal izateko. 

Aipatzekoa da, hainbat herrialdeetan hasi berri den mugimendu berri bat agertu dela, homeschooling. Hau, seme alaben heziketaz zuzenean arduratzea gurasoen eskubidea dela dio. Gaurko hezkuntza sistemarekin guztiz ados ez daudenez, alternatiba hau bilatu dute eta beren haurrak haiek hezitzea erabaki dute. 

Gure lanean, XXI. mendeko eskolari buruzko hainbat gai jorratu ditugu. Hasteko, funtzio asistentziala ala hezitzailea aipatuko dugu. Ondoren, inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea azalduko dugu. Gero, ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzeari buruz hitz egingo dugu. Jarraian, lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan zentratuko gara. Eta bukatzeko, umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiarena den. 

Azkenik, gai horiekiko ondorio batzuk atera ditugu, gure ustez, XXI. mendeko eskolaren xedeak zeintzuk diren aipatuz. 





1. FUNTZIO ASISTENTZIALA ALA HEZITZAILEA:

Zer funtzio betetzen dute XXI. mendeko eskolek? Gaur egun argitu ez den galdera da. Izan ere bi motako funtzio bete ditzakete, funtzio asistentziala edo funtzio hezitzailea. 

Funtzio asistentzialaz ari garenean, haurraren beharrak asetzeari esaten diogu. Hau da, elikatzea, zaintzea, lo egitea… Familiak betetzn duen funtzioa dela esan dezakegu. Baina, azkeneko hamarkada hauetan haurren eskolarizazioa bi urte aurreratu egin da. Izan ere, arrazoi ezberdinetatik izan da hori, batetik haurren jaiotze tasa handitu delako, eta bestetik gurasoen, edo hobeto esanda, emakumeen lana dela eta. Arrazoi hauek direla eta, eskolak, garai batean familiak asetzen zituen betebehar horiek betetzen ditu. 

Horrekin batera gaur egungo eskolek, funtzio hori betetzeaz gain, beste bat ere betetzen dute, hau da, funtzio hezitzailea. Funtzio hezitzailea, ikaslearen gizartearaztea, autonomia eta ingurunearen bilakaera sustatzea da, egitasmo hezitzaile batenbarruan. Horrela, gutxinaka gutxinaka ezagutzak barneratzen dira. 

Aipatu beharra dago ere, Funtzio hezitzailea ez dela eskola guztietan egiten. XXI. mendeko eskolen ezaugarri bat dela esan dezakegu, eta gaur egun hainbat eskoletan bakarrik egiten da. Adibidez, badira ijitoak diren ikasleekin lantzen diren programak, eskolako testuingurura hobeto egoki daitezen eta eskola ijitoen errealitatera gertura dadin, haien eskolatze prozesua lagunduz.

Beraz esan dezakegu, XXI. mendeko eskolan, funtzio asistentzialari beste funtzio bat gehitu zaiola, hau da, haurraren beharrezko premiak asetzeaz gain, haurra testuinguru sozial baten barruan sartzen dela. Hau da, hezteko funtzio aduen eskolaren barruan, funtziorik garrantzitsuena, pertsonaren heltzeko premiaren arabera heztea izago da. 

Gure ustez garrantzitsua da, gaur egungo eskoletan bi funtzio horien arteko harremana bilatzea. Hau da, alde batetik, haurraren behar fisiologikoak asetzea, beharrezko premiak asetzea, lo egitea, elikatzea… Haurra ongi hazteko eta horrekin batera osasuntsu hazteko. 

Eta beste alde batetik, haurra, hezitzeko. Izan ere, oso garrantzitsua da, eskolarizatze prozesua hasten den unetik haurraren garapena egoika izateko, eta gizartera prozesu hau hasten den unetik, gizartarazteko. Sozializazio prozesu batean sartzeko eta egoki jarraitu ahal izateko. Laburbilduz, bere etorkizunera begiratuz, egoki garatu ahal izateko. 



2. INGURUAN NAGUSI DEN KULTURAREN TRANSMISIO HUTSA ALA GIZARTEA ALDATZEA:
Gizarteratzea deitzen zaio gizakia gizartearen oinarrizko elementuak ikasiz eta barneratuz (hizkuntza, sinesteak, ohiturak, bizimoduak, elikadura, sentimenduak, maitasuna…) eta elementu horiek beren nortasunaren egituraren osagai bihurtuz identitate zehatzeko pertsona autokonsziente bilakatzen den prozesua, haren bidez moldatzen baita egokitu zaion gizarte moldera.

Halatan, bizi diren gizarteko kultura berenganatuz bihurtzen dira gizabanakoak gizartekide eta beren nortasuna osatzen dute aldi berean.

Antropologo eta soziologo anitzek, Berger tarteko, adierazi dute funtsezko gertakari biologiko bat dagoela izaera honen oinarrian.

Sortzen denean, inolako babesik gabe eta hartzen duen taldearen mendean dago guztiz gizakia. Gizaki jaio berriaren garapen organikoari erreparatu eta gainerako animalienarekin alderatzen badugu, gizakiaren fetoaldia gutxi gorabehera bizitzako lehen urtemugara arte luzatzen dela ikusiko dugu. Aldi honetan, beste animalien kasuan amaren barnean gertatzen diren osaera garrantzitsu batzuk bizi ditu giza organismoak, aldaketa horiek amaren sabeletik kanpo gertatzen baitira gizakumearen kasuan. Horrenbestez, ikuspegi fisiko huts batetik ezinbestekoa du gizakiak taldea, haren harrera eta babesik gabe ez baitzitekeen giza bizitzarik izango. Halatan, giza organismoaren garapen biologikoa ez da gizartean hasi orduko bukatzen. Hau da, garatzen ari den gizakia bere ingurune naturalarekin, hau da, sortu den lurraldearen natura ezaugarriekin ez ezik kultura eta gizarte ordenamendu jakin batekin, alegia zaintzen duten besteek eskaintzen dioten kultura eta gizarte ordenamenduarekin jartzen da harremanetan.

Funtsezko garrantzia du eskolak, horixe baita gizarteek kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko antolatu duten bitarteko nagusia. Bi transmisio molde bideratzendu eskolak: alde batetik, gizarte mota guztietako eskolek dituzte gai-multzo batzuk halako zientzia ezagutza zehatzak ez ezik politika, gizarte eta erlijio izaerako balioak ere transmititzeko; baina, beste aldetik, horrekin batean, badira haurren ikaskuntza oso baldintzatzen dituzten eskola praktika berezi batzuk. Halatan, praktika hauen bitartez gizarteratzen da haurra balio eta arau batzuen arabera: lortu nahi izaten da haurrak eskolan isilik egotea, puntualak izatea eta eskola diziplinaren araberako arauak errespetatzea; lehenengo aldiz ikasiko du haurrak leihakor izaten eta produktibitatearen eta errendimenduaren beharra aintzat hartzen; erakutsiko zaio irakaslegoaren agintea onartzen eta hari men egiten; areago, irakasleen erreakzioek baldintzatuko dituzte haurrek beren gogoan aintzat hartu dituzten helburuak. Ongi ulertuko dugu nolako garrantzia duen eskolak haurren heziketan, gogoan edukitzen badugu zein arreta handiz kontrolatzen dituzten sistema politikoek irakatsi beharreko gaiak eta barnarazi beharreko balioak, eta nolako ardura jartzen duten irakaslegoa prestatu eta aukeratzerakoan.
Beraz, eta naiz eta oso zaila izan, guztion artean gizartean aldaketa txikiren bat egin dezakegula uste badugu, horretan saiatu beharko ginateke. Guztion artean gizarte hobeago bat sortuz eta horrela atzetik datozen umeei  erakutsi, mundu hobeago bat posiblea dela, berdintasuna, maitasuna, errespetua… inposatuz edozein kulturaren gainetik. Besteak direna errespetatuz, eta gure burua errespetaraziz. Hori izango litzateke eskoletan erakutsi beharko zena, edozein izanda zure herrialdea edo ingurunea, naiz eta gero bakoitzak bere kultura izan eta bertako gauza zoragarri guztiak bizi. Zaia dela gizartea aldatzea badakigu, baian guztion artean lortu daiteke.

3. IKASTEN TRABAK TOPATZEN DITUZTEN IKASLEEI BER BIZIKO LAGUNTZA EMATEA ALA IKASLEEN BIKAINTASUNA GARATZEA:
Ume batzuk irakasgai batzuk ikasteko edo ulertzeko zailtasunak dituzte, baita gaitasun batzuk sortzeko gaitasuna ere. Irakaz zailtasun hauek askotan gerta daitezke adimen-koziente arrunta edo handiagoa izanda ere.
Ume askotariko hauek eskola-porrota jasaten dute eta errefus soziala izaten dute, honek auto-estimu baxua izatea eramaten ditu. Horregatik oso garrantzitsua eta beharrezkoa da ume hauek garaiz eta egoki diagnostikatzea eta behar duten tratua edo tratamendua ematea. Laguntza hau guztion gauza da, bai medikuek egiten duten lana, bai hezkuntza sistemak egiten duena ere. Talde lana ezinbestekoa da eta talde honetan medikuak, familia eta irakaskuntzaren laguntza beharrezkoa da, lotura handia izan behar dute ume hauek egoki garatu ahal izateko eta haien ikasketak arazorik gabe bukatu ahal izateko.
Zailtasun batzuk dauzkaten umeei laguntzeko egin beharreko gauza da irakasleen jarrera aldatzea eta “plus” bat eman behar dute haien lanetan,horrela lagundu ahal izango dituzte hezkuntza behar berezia duten haurrak. Horregatik, kontzientzia handiagotu behar da geletan zailtasunak dauzkaten haurrak sartu ahal izateko.
Zailtasunak dituzten haurrak gela arruntetan sartzea onuragarria da. Gela hauetan ez sartzeak haurrei dakarrena bizitza independenteaz gabetzen zaie eta egokiena izango litzateke arazorik gabe geletan sartzea. Haur asko dira besteokin harremanetan egoten direnean, gaitasun asko garatzen dituztenak. Honek ez dakar bakarrik garapen sozialak, baita kognitiboak ere eta ikasten dutelako arauak jarraitzen.
Ez dira haur bikainak sortu behar baizik eta ahal den heinean ume hauek garatzea eta handiagotzea eta guztion artean laguntza eskaini, bai irakasleak bai ikasleak. Askotan umeak gaiztoak dira eta “desberdina” delako baztertu edo barre egiten dute, eta guztiz kontrakoa sorrarazi behar da.

4. LEHENTASUNA IKASLEEN SOZIALIZAZIOAN ALA IKASKETA AKADEMIKOAN?
Hezkuntzan lan egiten duten profesionalen artean, badago oso garrantzitsua den gaia jorratzeko; lehentasuna eman behar zaio ikasle bakoitzaren sozializazioari bere klasekideen artean edo garrantzitsuagoa da aldiz hauen maila akademikoa bikaina izatea? Batzuk lehena garrantzitsuagoa dela diote eta beste batzuk bigarrena nahitaezkoa eta paregabea dela. Azter dezagun bi gaiak eta ikus dezagun zein da garrantzitsuagoa gizabanakoaren bizitzarentzat.
Lehenik eta behin sozializazioari buruz mintzatuko dugu. Sozializazioa ikaskuntza eta barneratze prozesu bat da non balore garrantzitsuenak, portaera erregelak eta erreferentzia kognitiboak ikasten dira. Honek, ingurune kulturalarekiko ezberdina da, eta oso garrantzitsua gizakiaren mantentze eta erreprodukziorako. Hezkuntzaren sozializazioaren kasuan, hezkuntza sistemaren funtzio orokorrak barneratzeaz, eguneroko ohituraz eta diziplinazko arautzeaz hitz egingo genuke. 
Sozializazioak hiru aldi desberdin ditu;lehen mailako sozializazioa, bigarren mailako sozializazioa eta hirugarren mailako sozializazioa. Lehenengoa, ikaskuntza prozesu bat da non umea gizartean integratzen da;bigarrenean gizartearen rolak, funtzio okupazionalak, eta familiaren rolak barneratzen diren prozesua da, eta azkena zahartzaroarekin hazten da eta normalean krisi pertsonal  bat jarraitzen dio, gizabanakoaren bizi soziala murrizten hazten delako.
Beste aldetik, ikasketa akademikoen garrantziaz berba egingo dugu. Ikasle bakoitzaren etorkizunerako, ondo formatuta egotea eta oinarri akademiko sendo bat edukitzea ezinbestekoa da. Irakasleok bertan, zeregin oso zehatza dugu: ikasle bakoitzaren barneko gaitasunak eta baliabideak ustiatu eta ezagutzak proportzionatu behar diegu. Berez garrantzitsua da ikasleek nota onak ateratzea, baina, ba ahal du zenbaki bat, ikasle baten adimena, bai sormena edo barneratutako ezagutza neurtu ? 
Hau guztia kontuan izanda, ikusi dezakegu bai ikasleen arteko sozializazioa bai ikasketa akademikoak garrantzitsuak direla. Biak orekan badaude, klaseko giroa oso ona izango da eta beraz haiek motibatuagoak egongo dira egunero gauza gehiago eta berriak ikasteko, klaseko ordutegia oso emankorra eginez. 
Beti oso osasuntsua eta zentzuduna izango da gogoratzea sozializazioak duen efektua ikasleen portaeran, oso indartsua eta eraginkorra dela.

5. UMEEN HEZIKETAREN ARDURA NAGUSIA: ESTATUARENA ALA FAMILIARENA.
Familia, gurasoak, haurraren behar guztiak asetzeko ardura duen ingurunea da, izan ere, haurra hezteko oinarrizko eremua da.
Gaur egun guraso askok, bizi duen lan erritmoa dela eta, beste eragile batzuk hartzen dute parte haurraren heziketan modu sistematikoan, hala nola, aitona-amonak, eskola, telebista eta eskolaz kanpoko ekintzak. 
Familiako beste kideak, aitona-amonak esaterako, oso garrantzitsuak dira umeen garapen afektiborako. Bizi erritmo lasaiagoa dutenez, oso ondo sentitzen dira haiekin eta gauzak gehiago erlatibizatzen dituzte. Haurrak denbora asko pasatzen dute aitona-amonekin eta askotan heziketaren funtzioa nahastu egiten dute, baina haurrak heztea berez, gurasoen ardura da, aitona-amonek hauen heziketan euren aletxoa besterik ez dute ipintzen.
Irakasleek ere, umeen heziketan garrantzi handia dute. Hezkuntzan, irakaslea lanbidez ikasleei ezaguerak, teknikak eta balioak irakasten dizkien persona da, bai arlo zehatz batean zein orokorrean. Bestalde, irakasleak ikaslearen ikasketa prozesua bideratzen du.
 Modu zabalagoan ezaguerak transmititzeaz gain, hezitzaileak bizitzako arlo guztietarako hezitzen duela esaten da. Halaber, hezitzaileak, irakasleez gainera, gurasoak, lagunak, aisialdi-taldeetako arduraduak eta hedabideak izan daitezke.
Ondorioz, esan dezakegu, haurraren heziketan hainbat alderdi ezberdinek parte hartzen duten arren, eta gaur egun, gero eta guraso gehiagok beste eragile batzuei euren haurren heziketaren ardura uzten dieten, berez, umeen heziketaren ardura gurasoena dela. 





ONDORIOAK: ZUEN USTEZ ZEINTZUK DIRA XXI.MENDEKO ESKOLAREN XEDEAK?
Funtzio asistentziala ala hezitzaileari erreparatuz, garrantzitsua da bi funtzio hauen arteko harremana. Izan ere, beharrezkoa delako haurraren behar fisiologikoak asetzea etahorrekin batera haurra berez hezitzea. Etorkizunari begira, haurra bere osotasunean ongi garatu ahal izateko
Kultura eta gizartearen inguruan hausnarketa egin ondoren, ateratako ondoria izango litzateke, umee bakoitzaren kultura eta ohiturak errespetatu beharko liratekela guztiz aberasgarria delako, baina gizartean hainbat aldaketa beharrezko direla onartu behar dugu, munduko eskola guztietako umeei balore minimo batzuk  transmititzeko.
Laguntza bereziak behar dituzten haurrei edo ikasle bikainak topatzeari ere gure ondorioak atera dizkiogu, hala nola, bakoitzaren gaitsaunak errespetatu behar dira beti kontuan izanda haurrak dauzkan lehentasunak. gure ustez, ez dira haur bikainak sortu behar baizik eta bakoitzaren beharrei egokitu eta laguntza eman. beste ikasleei barneratu behar zaie, zailtasunak dituzten umeak errespetatzea eta ez baztertzea arazo bat daukatelako.
Lehentasunak ikasleen sozializazioan edo ikasketa akademikoan banatzerako orduan, ikus dezakegu, biak oso garrantzitsuak direla. Alde batetik ikasleen arteko sozializazioa ezinbestekoa da klaseko giron on bat egoteko eta beraz ikasteko gogoak pizteko. Horrenbestez, gauza batek bestea dakar.
Azkenik umeen heziketa zeinena den argitzeko, esaterako, estatuarena ala familiarena izan daitekeela argi utzi dugu, baina gure ustez, nahiz eta gaur egungo familiek estatuari egokitu behar hau, guk pentsatzen dugu, heziketarako ardurarik garrantzitsuena familiarena dela. 










BIBLIOGRAFIA: