Gaurkoan, gure taldearen aurkezpenaren berri eman nahi dizuegu. Gure taldea bost pertsonez osatuta dago: Maialen, Alba, Ainhoa, Andrea eta Irati. Aurten Haur Hezkuntzako lehenengo mailan gaude, eta blog honen bitartez gure lanen berri emango dizuegu. Espero dugu zuentzat interesgarria izatea.
Hasteko, bakoitzak bere burua aurkeztuko du era labur batean.
Ni Alba Nuñez naiz, eta 20 urte ditut. Gasteizen bizi naiz, Lakua Arriaga auzoan. Betidanik gustatu zaizkit umeak, izan ere, txikitatik lehengusuak zaindu izan ditut. Hori dela eta, Haur Hezkuntzako goi mailako ziklo bat egin nuen Presentación de Maria ikastetxean, eta esperientzia zoragarria izan zen. Beraz, hemen nauzue, haurrekin lanean jarraitzeko asmoz.
Ni Ainhoa Hidalgo naiz, 19 urteko neska bat. Mendiolan bizi naiz, Gasteiztik oso hurbil dagoen herri txiki batean. Batxilergoa amaitu ostean, Irlandara joan nintzen bizitzera. Bertan bi ume zaindu nituen “Au Pair” bezala, eta oso gustora egon nintzenez, konturatu nintzen hori zela nire bizitzan zehar egin nahi nuena; umeekin lan egin.
Ni Maialen Arriaga naiz, 20 urte ditut eta Lautadako herri batetik nator, Agurainetik alegia. Haur Hezkuntzako ikaslea naiz, eta aurretik goi mailako Haur Hezkuntzako ziklo bat egin dut. Gradu hau aukeratu nuen, umeekin egotea gustoko dudalako eta oso interesgarria iruditzen zaidalako umeen heziketran parte hartu ahal izatea.
Ni Andrea Arana naiz. Gasteizen jaiotako 20 urteko neska. Gasteizen bizi naiz, Lakua auzoan. Batxillergoa bukatu nuenean Haur Hezkuntzako Goi mailako gradua egin nuen eta bertan konturatu nintzen hau dela nire bidea, horregatik horain unibertsitatera etorri naiz. Kirolak asko gustatzen zaizkit eta saskibaloi talde batean jolasen dut.
